Bertatik bertara…Berbaro

Berbaro Logopedia zentroak 2009ko irailean hasi zuen bere ibilbidea Markina-Xemeinen (Bizkaia) Maite Ibarluzea Canales (Markina-Xemein) eta Dunixe Burgoa Cerezaren (Ondarroa) ekimenez. Salamancako Universidad Pontifician Logopedia gradua lortu ondoren, Vitoria-Gasteizko logopedia-zentro batean hasi genuen gure ibilbide profesionala, eta bederatzi urtez egon ginen bertan. Denbora horretan lortutako ezagutzekin eta esperientziarekin, geure negozioa irekitzea erabaki genuen.

Pertsonen bizi-kalitatea hobetzen

Komunikatzeko edozein arazo edo zailtasun duen pertsona orori bere bizi-kalitatea hobetzen laguntzen diogu.

Haur, heldu eta nagusientzako saioak

Paziente bakoitzari bere beharren araberako tratamendua eskaintzen diogu.

Jarri gurekin harremanetan