Azken Berriak

Berbaro ezagutzen...

Leartibai Garapen Agentzia izan dugu laguntzaile gure proiektu hau haurrera ateratzeko orduan. Beraien aholkuei jarraituz eta pausoz pauso aurrera eginez 2009ko Irailean ireki genuen Berbaro Logopedia zentrua. Horretaz gainera, gure berri jendeari ematen ere lagundu digute. Abenduko Hazi aldizkarian, 17garren zenbakian hain zuzen ere, guri buruzko elkarrizketa bat argitaratu zuten.

Elkarrizketa ikusi 


PDF fitxategia Inprimatu E-posta

  Bertatik bertara, berbaro

Berbaro Logopedia zentruak 2009ko Irailean zabaldu zituen bere ateak Markina-Xemeinen. Bere sortzaileak Maite Ibarluzea (Markina-Xemein) eta Dunixe Burgoa (Ondarroa) gara. Gasteizko Logopedia zentru batean bederatzi urte lanean eman ondoren, han bildutako esperientziarekin, geure enpresa irekitzea pentsatu genuen. Ordura arte eskualde honetan falta zen osasun zerbitzu bat eskeintzea izan zen horretara bultzatu gintuen arrazoi nagusia.

Gure ingurua aldatzen ari da, eta egia esan, osasun arloan, gauza txikiei ere garrantzia ematen hasi zaie. Inguruan sarri entzun izan dugu: "lehen ez zegoen horrelako arazorik". Baina hori ez da egia. Mintzatzeko, hitz egiteko, ahoskatzeko...arazoak beti egon dira gure artean eta askotan pertsona asko baztertu egin dituzte osasun arazo hauengatik. Gaur egun, hau guztia pertsonen garapenerako beharrezkotzat hartzen da eta logopeden lana, hau da, gure lana arazo mota horiek dituzten pertsonen bizitza hobetzea da.

Hori horrela, Berbaroko ateak parez pare irekita ditugu gure beharra duzuen guztientzat edota edozein motako zalantzak argitu nahi dituzuenentzat.

 
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

  Berbaren garairako prestatuz

Komunikaziorako behar ditugun organoak, ez ditugu itxura edo jokabidea beste zaintzen. Indargabetzen eta gaixotzen uzten ditugu, beste irtenbiderik ez dagoelakoan. Baina komunikaziorako organoak muskuluak direla ulertuz gero, haiek lantzearekin arazo askok irtenbidea dutela ikustea posible da. Eta hain zuzen ere, hori da guk logopedak eskaintzen dugun zerbitzua.

Gizakia beste izaki guztietatik bereizten duen gaitasuna komunikazioarena da. Komunikatzeko beharra sentitu izan du gizakiak betidanik, eta horretarako aparatu oso bat eta soinu sistema oso bat garatu du. Hitzak, ahotsak, pisu berezia hartu du, eta gaur egun, itxurak edo ekintzak beste balio du norbere aurkezpena egiteko orduan.

 

 
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

  Ze ekarpen egiten dio logopeda zentro batek eskualdeari?

Orain arte eskualde honetan egon ez den osasun zerbitzu bat eskeintzen du Bebaro logopedia zentroak. Jende askok esaten zigun logopeda baten beharra zuela, baina behar horri erantzuteko Durangora, Bilbora, Eibarrera edo Gernikara joan behar ziren. Beraz, kasu askotan bertan behera uzten zuten arazoa.

Kasu askotan jendeak ez dio arazo hauei daukan garrantzia ematen eta beste herri batera joatekotan, nahiago dute ezer ez egin. Baina jakin beharra dago logopeda batek zuzentzen dituen arazoak, osasun arlokoak izanik, ezin direla bertan beher utzi. Beraz, behar hauei erantzuna ematea da gure lanaren helburua eta jendeak gure zentroa hurbil izatea.

Gure eskualdean gero eta zerbitzu gehiago daude, osasun arloan edo beste arlo batzuetan ere. Eta guztiak garrantzitsuak dira, jendea bertan geratzeko eta eguneroko bizimodua errazteko.