Komunikatzeko edozein arazo edo zailtasun duen pertsona orori bere bizi-kalitatea hobetzen laguntzen diogu
Komunikazioa da gizakia beste izaki batzuetatik bereizten duen gaitasuna. Gizakiak betidanik sentitu du komunikatzeko beharra, eta horregatik garatu ditu aparatu oso bat eta soinu- sistema oso bat. Hala ere, komunikaziorako behar ditugun organoak ez ditugu itxura edo jokabidea bezainbeste zaintzen.
Komunikaziorako organoak muskuluak dira eta, beraz, gorputzeko beste edozein muskuluri ematen zaion arreta bera eskaini behar zaie. Horiek landuta arazo asko konpon daitezke, eta horixe da Berbaron eskaintzen duguna.
Mintzatzeko, hitz egiteko, ahoskatzeko….arazoak beti egon dira, baina ez zaie behar bezalako garrantzia eman. Gaur egun, ordea, modu eraginkorrean adierazi eta komunikatu ahal izatea ezinbestekoa da garapen pertsonalerako.
Gure lana da komunikatzeko arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea